30 de marzo de 2010
Bertso Musikatuetako agerpena
24 de marzo de 2010
Urteurrena OTAMOTZ-en!!!
22 de marzo de 2010
Martxoan Bertsoa!!!

17 de marzo de 2010
Urteurreneko lehenengo urratsa gainditua!!!
Aipatzekoa, II Bilduma pieza. Jose Inazio Ansorena eta Jagoba Astiazaran taldeko kideak, taulagainetik jeitsi eta publiko artean eskaini zuten pieza bi txorien elkarrizketa errepresentatuz.
Kontzertua amaitzeko, propina txiki bat eskaini zuten txistulariek eta Urretxun egonik, bi biribilketa esanguratsu eskaini zituzten: IRIMO eta URRETXU.
Martxoak 14ko Batzar NagusiaEkintzek, larunbatean jarraipena izan zuten Txistulari Elkartearen Batzar Orokorrarekin. Goizean goiz hasi ziren larunbateko ospakizunak Urretxuko Txistularien kalejira jendetsuarekin (31 txistulari elkartu ginen kalejira jotzen!). Kalejira bukatzearekin batera, Euskal Herri osotik etorritako txistulariak azaltzen hasi ziren Iparragirre plaza inguruan. Bertan egina genuen zita, guztiok elkartu eta hamarretakoa egiteko. Kultur Etxeko areto nagusia, jantoki inprobisatu bihurtu genuen eta indarrak hartu genituen goizari aurre egiteko.
Ohorezko agurra dantzatu ondoren, Urretxuko Udaleko ordezkariek harrera ofiziala egin ziguten txistulari guztioi eta Garikoitz Mendizabal, elkarteko lehendakaria, eta Iñaki Zabala, Urretxuko alkateak, oroigarrien trukaketa burutu zuten. Urretxuko txistulari diren Maialen Akizu eta Edurne Plazaolak egun honetarako bereziki prestaturiko bertsoak abestu zituzten.
Batzarra bukatu ondoren, elkarteko zilarrezko domina banaketa ekitaldia ospatu zen aretoan bertan. Javier Hernandez, Sabin Bikandi eta Txomin Agirregomezkorta txistulariek urteetan egindako lanaren esker ona jaso zuten ekitaldian.
Eguna amaitzeko, Urretxuko txistulariek erromeria eskaini zuten Areizaga-Kalebarren plazan nahi izan zuen guztiak dantza zezan.
Ekintza guzti hauek jarraipen zabala izan dute komunikabideetan. Hona hemen bildutako albisteak:
10 de marzo de 2010
Urretxuko Txistu Festaren EGITARAUA
Batzar nagusiaren ondoren, Javier Hernandez Arsuaga, Sabin Bikandi Belandia eta Txomin Agirregomezkorta Perezi, Txistulari Elkartearen zilarrezko dominak ezarriko zaizkie txistu munduan egindako lanaren errekonozimendu gisa.
8:30 | Urretxuko txistulari taldearen kalejira, oraingo txistulariak eta beteranoen taldeak elkarrekin. | |
9:30 | Euskal Herritik etorritako txistularien topaketa Iparragirre Plazan | |
10:15 | Txistulari guztien kalejira Urretxuko kaleetan zehar | |
10:30 | Meza San Martin de Tours elizan | |
11:15 | Kalejira elizatik udaletxera | |
11:00 | Agintarien ongi etorria Urretxuko udaletxean | |
12:00 | Txistularien Batzar Nagusia Labeaga aretoan. Ekitaldi hau Txistulari Elkarteko bazkideentzako soilik izango da. Batzarraren gai zerrenda hemen klikatuz ikus daiteke. | |
13:00 | Txistulari Elkarteko Zilarrezko dominen banaketa Javier Hernandez Arsuaga, Sabin Bikandi Belandia eta Txomin Agirregomezkorta Perezi. Ondoren, kontzertu txiki bat eskainiko da. | |
14:30 | Bazkaria Ederrena pilotalekuan txistulari guztientzat. Bazkalondorena Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldeak girotuko du | |
19:00 | Erromeria Herrikoia Areizaga-Kalebarren plazan. Eusko Dantzari Ikasleak, Lurra eta Irrintzi taldeetako dantzariak eta nahi duen guztiak dantza egiteko aukera. |
9 de marzo de 2010
Donostiako Udaleko Txistulari Bandaren kontzertua
1. DANSERYE | Tielman Susato* (XVI. m.) |
2. BOSTGARREN TONUKO SONATA | Joakin Oxinaga* (1719-1789) |
3. II BILDUMA (Zortzikoa-Minuetoa-Idiarena-Kontradantza) | Jose Ignazio Ansorena (1953- ) |
4. LESAKA | Urtzi Iraizoz (1983- ) |
5. IDURIAK | Jose Mª Gonzalez Bastida* (1908-1997) |
6. TXORIAK (Urretxindorra-Zozoa-Txantxangorria-Kukua) | A. Hilario Olazaran* (1894-1973) |
7. IPARRAGIRREREN HIRU KANTA | Jose Ignazio Ansorena |
8. JOKATXOAK | Alex Iribar(1963- ) |
* Jose Ignazio Ansorenak moldatua
8 de marzo de 2010
Txistu Festa Urretxun
Datorren larunbatean, Martxoak 13 eta urteurreneko ekitaldien barnean, Euskal Herriko Txistulari Elkarteak bere Batzar Nagusia ospatuko du Urretxun. Egun horren baitan hainbat ekitaldi antolatu dira.
Lehenengoa Donostiako Udaleko Txistulari taldearen kontzertua izango da, Martxoaren 12an ostirala, Labeaga aretoan arratsaldeko 20:00tan. Jose Ignazio Ansorena txistulari ezaguna izango da kontzertuko zuzendaria.
Hurrengo egunean, Martxoaren 13an, goizean goizetik izango dira txistu soinuak Urretxuko kaleetatik. Esan bezala, egun honetan Batzar Nagusia ospatuko da eta herriko txistulariekin batera, Euskal Herri osotik gerturatutako txistulariak ibiliko dira egunean zehar Urretxun.
Datozen egunetan, bi ekitaldi hauen berri gehiago izango dituzue hemen eskuragarri.
2 de marzo de 2010
Urretxuko Txistulariak amaraunean
Pixkanaka-pixkanaka blog hau osatzen joango gara argazki eta informazio gehiagorekin. Baina hasteko, hemen duzue azken asteotan gure inguruan bildutako prentsa oharren bilduma: