30 de enero de 2012

TXISTU ALARDEA IDIAZABALEN


Urtero bezala, San Blas festen aitzakian Txistu Alardea antolatu zuen Idiazabalen bertako txistulari taldeak. Aurtengoan, kontzertu berezia prestatu zuten txistulariek, izan ere taldeko zuzendaria den Nazario Telleriari Txistulari Elkarteko zilarrezko domina ezarri zioten.

Ezkutuan antolatutako omenaldi xume bezain ederra eskaini zioten txistulariek eta gainontzeko herritarrek Nazariori. Omenaldiaren aitzakian, Nazariorekin txistua ikasi duten txistulari beteranoak bildu eta kalejiran sartu ziren Zelaa kiroldegian. Nazariok zuzentzen duen danborradaren hotsak ere bertan egon nahi izan zuten egun berezi horretan.

Ospakizun guztien artean ere, Idiazabalgo txistulariek eta Nazariok berak gure Jose Mari Lasa oroitzeko tartetxoa izan zuten eta lore sorta ederra eskaini ziguten. Txoko txiki honetatik eskerrak eman izandako detailearengatik eta nola ez, bejondeizula Nazario zilarrezko domina hori!

Eguneko berriak: DV,

No hay comentarios:

Publicar un comentario