Aurtengo emanaldian Ramon Esnaola gogoratu nahi izan dugu, bera gabeko lehen kontzertua izan baitzen larunbatekoa. Bere hiru pieza jo genituen eta, esker ona adierazteko, oroigarri bat eman genion haren familiari.
Baina ez Ramon bakarrik: Imanol kantariaren heriotzaren 10. urteurrena oroitu genuen "Ilun Ikarak" abestia kontzertuan sartuz. Eta baita gure bi herriotan hainbat eta hainbat jende mugiarazi duten bi ekitaldi: ekainaren 21eko Herri Opera eta, Gure esku dago ekimenak bultzatuta, ekainaren 8an egin zen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza-katea.
Azken hau gogoratzeko, Kirmen Uriberen hitzekin Eñaut Elorrietak eta Kepa Junkerak idatzitako "Gure esku dago" abestia ere egitarauan sartu genuen. Beheko bideoan ikusi dezakezun bezala, Goiargi abesbatzako bakarlariak eta Secundino Esnaola musika eskolako haurrak izan genituen lagun abesti honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario