Azaroan kontatu genizuen Urretxuko txistulariak Zaldibarko trikitixa lehiaketan ere izango zirela. Andoni Oruesagasti txistulari, dantzari eta dultzaineroa izateaz gainera, trikitilaria ere bada; eta Uxue Kerejetarekin batera hartu zuen parte Bizkaiko herrian antolatzen duten lehiaketan.
6. postuan gelditu ziren eta oso gustora zeuden biak; batik bat, ondo pasa zutelako, lasai jo zutelako eta lagun berriak egiteko aukera izan zutelako.
Aste honetan, Andoni eta Uxueren aktuazioko hainbat bideo eskegi dituzte Youtuben Txoko Musikala blogeko arduradunek. Guk Porrusalda aukeratu dugu hemen erakusteko. Letretan familiakoei eta Edurne Iturbe irakasleari eskerrak emateko aprobetxatu zuen bikoteak, eta gurekin eta Irrintzi dantza taldeko lagunekin ere gogoratu ziren! Eskerrik asko bikote!!
Mostrando entradas con la etiqueta Urretxuko txistulari taldea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Urretxuko txistulari taldea. Mostrar todas las entradas
21 de enero de 2015
17 de septiembre de 2014
Ramon Esnaola gogoratuko dugu larunbateko kontzetuan
2013ko urriaren 8an hil zen Ramon Esnaola, txistularion maisu eta konpositorea izandakoa. Hori dela eta, aurtengo txistularion kontzertuan gogoan izan nahi dugu eta emanaldiko zatitxo bat berari eskaini nahi diogu.
Ramon lagun handia eta maisua izan zen Urretxuko txistulariontzat: berak erakutsi zigun gutako askori txistua jotzen. Batzuei 1960. urtearen inguruan, Urretxuko Txistu Taldea sortzera zihoanean eta beste batzuei, 20 urte beranduago, Secundino Musika Eskolako irakasle izan zenean.
Horrez gainera, konpositorea ere izan zen. Biribilketa, zortziko, arin arin eta fandango ugari sortu zituen txistuarekin joko zirela pentsatuz eta Urretxuko leku eta baserrien izena jarri zien. Musika bandarekin jotzeko pare bat pieza ere idatzi zituen. Lan horiekin guztiekin, diskoa atera genuen 2010. urtean (taldearen 50. urteurrenean) Ramon Esnaolaren musikak izenpean.
Horregatik guztiagatik, larunbatean, irailaren 20an egingo dugun txistularien kontzertuan, gogoan izango dugu eta berak konposatutako hiru pieza joko ditugu: "Beidakar" fandangoa, "Iturbe" arin arina eta "Lizarriturri" biribilketa.
Ramonen familia ere gure artean izango dugu gau horretan, bera urtero urtero egoten zen bezala.

Etiquetas:
kontzertua,
Ramon Esnaola,
Urretxu,
Urretxuko txistulari taldea
Ubicación:
20700 Urretxu, Gipuzkoa, Spain
23 de marzo de 2013
Tipi-tapa tipi-tapa, Korrika!
Martxoaren 21aren goizaldean pasa zen Korrika 2013 Urretxu eta Zumarragatik, goizeko ordubiak aldera hain zuzen ere, eta, beti bezala, Lizarriturri taldeak kilometro bat egin zuen. 1569. kilometroa izan zen gurea: Deskargako mendatearen amaieran dagoen birigilgune berritik, Gurutze Gorriaren ondoraino. Aurten aldapa behera tokatu zaigu!! :-)
Eta halaxe, goizeko ordubietan puntual-puntual etorri ziren Deskargan behera korrikalariak. Edurne Retegik hartu zuen testigua Urretxuko txistularien izenean; dotore asko gainera! Eta gure kilometroa egin ostean, Zumarragako Antxinako Ama txistulari taldeari eman zion testigua.
Hemendik bi urtera berriz ere ikusiko dugu elkar! Eta bitartean, euskara zainduz eta erabiliz jarraituko dugu eguneroko jardunean.
Otamotzek eta Goierriko Hitzak egindako bideo honetan ikusten da nola pasa zen Korrika 2013 Goierri Garaitik.

Urretxu, Gipuzkoa, Espainia
14 de julio de 2010
Badator Iraila...
Bai, bai... Oraindik uztailean egon arren, gure taldea dagoeneko bere ikusmira irailean jarrita dauka!! Izan ere, aurtengo iraila berezia da Urretxuko Txistulari taldearentzat.
1960ko irailaren 11 izan zen Urretxuko Txistulari Taldearen lehenengo kalejira eta data hori hartzen da taldeko sorreraren egun bezala. Honela, aurtengo irailaren 11an, 5o urte beteko ditu Urretxuko Txistulari Taldeak.
Horrelako data esanguratsua ospatzeko, hainbat ekintza prestatzen dihardu taldeak eta pixkanaka-pixkanaka blog honetan bertan bakoitzari buruzko informazio zabalagoa aurkitu ahal izango duzue (aurrerapen txiki bat blog honetako AGENDA atalean aurki daiteke). Baina orain, 50 urte hauetan zehar taldean ibilitako partaide guztiengana zabaldu nahi dugu gure mezua!!! Egun gutxiren buruan, hemen beheran aurki daitekeen gutuna izango duzue eskuartean.

Gutunean iraileko ekintzen berri ematen da, baina bereziki bi ekintza nabarmendu nahi genituzke: IRAILAREN 11ko OSPAKIZUNAK eta EUSKAL JAIA (irailaren 19an). Bi egun hauetan, ahalik eta taldekide gehien bildu nahi ditugu guztiok batera taldeko Urrezko Ezteiak ospatzeko, beraz animatu eta parte hartu!!!!
Kontutan hartzeko azken bi oharrak:
* Egun gutxiren buruan, kalejirarako biribilketak eskuragarri egongo dira blog honetan bertan.
Kontutan hartzeko azken bi oharrak:
- Irailaren 11an ospatuko den BAZKARIan parte hartu ahal izateko, izen-ematea zabalik dago irailaren 3ra arte eta gure posta elektroniko helbidea baliatu daiteke horretarako (urretxukotxistulariak@gmail.com).
- Irailaren 11an eta Euskal Jai egunean egingo diren Kalejiretan parte hartzera animatu!!!! Bertan joko diren piezak ezagunak dira guztiontzat (Gora, Santa Cecilia eta Elizondo), beraz, kendu hautsa txistuari eta animatu putz pixkat egitera!!! 2 ensaio egingo dira kalejira hauek pixkat astintzeko: abuztuaren 31an eta irailaren 7an, 20:00tatik aurrera Kultur Etxean.
* Egun gutxiren buruan, kalejirarako biribilketak eskuragarri egongo dira blog honetan bertan.
Etiquetas:
iraila,
Urretxuko txistulari taldea,
urretxuko txistulariak,
Urteurrena
10 de julio de 2010
Diskoaren salmenta puntuak
Aurreko egunetan aipatu bezala, Ramon Esnaolaren musikak izeneko diskoa kaleratu du txistulari taldeak. Disko bikoitza da eta Ramonen 31 abesti biltzen dira bertan, hoietatik 24 Urretxuko baserri desberdinei eskeinitakoak dira.

Goierriko Hitza eta Diario Vasco egunkariek jaso duten bezala, diskoa 10 euroren truke eskuratu daiteke Urretxu eta Zumarragako saltoki ezberdinetan:

Goierriko Hitza eta Diario Vasco egunkariek jaso duten bezala, diskoa 10 euroren truke eskuratu daiteke Urretxu eta Zumarragako saltoki ezberdinetan:
- Aitxu liburudenda (Urretxu)
- Graficas Legazpi liburudenda (Zumarraga)
- Aresti liburudenda (Zumarraga)
- Agirre okindegia (Urretxu)
- Kakueta okindegia (Zumarraga)
- Jai-Alai taberna (Urretxu)
- Iburreta taberna (Zumarraga)
Hala ere, diskoa eskuratu nahi izan ezkero eta Urretxu edo Zumarragaraino etortzerik ez baduzu, urretxukotxistulariak@gmail.com posta elektronikoa erabiliz, taldearekin zuzenean harremanetan jarri zaitezke eta diskoa eskuratzeko modua azalduko genizuke.
Etiquetas:
diskoa,
Ramon Esnaola,
Urretxu,
Urretxuko txistulari taldea,
urretxuko txistulariak
5 de julio de 2010
"Ramon Esnaolaren Musikak" diska kalean
Blog honetan aurreratu bezala, Ekainaren 19an Ramon Esnaolaren musikak izenburua duen disko bikoitza aurkeztu genuen. Ekitaldia Santa Barbarako ermitan izan zen eta zitara Ramon eta bere emazteaz gain, senitarteko eta lagun ugari bildu ziren.
Musikari dagokionez, Urretxuko Txistulariak jotako piezak dira diskoan bildutako pieza gehienak baina Ramonek, txisturako piezez gain, bandarako piezak ere idatzi ditu eta hoiek ere disko honetan jaso dira. Urretxuko Iparragirre Balerdi musika tailerrari Taller musical izeneko pieza eskeini zion eta musika tailerreko partaideek ere diskoan jasotzeko pieza hau grabatu dute. Legazpiko Musika Bandak eta Santikutz Abesbatzak grabaturiko abesti bat ere jasotzen da disko bikoitz honetan, Legazpiko ereserkia hain zuzen ere. Hauetaz gain, proiektu honetan bidelagun izan dugun Gorobel metal boskotea ere aipatu beharra dago. Beraien laguntzaz, txisturako hainbat pieza ere grabatu ditugu eta.
Ekitaldia amaitzeko, ekitaldira gonbidatutako baserritar bakoitzari 3 diska eta beraien baserriaren izena zeraman partitura oparitu zitzaien oroigarri moduan.
Jarraian, ekitaldiaren informazio zabalagoa biltzen duten albisteen sorta irakur dezakezue eta emanaldiaren osorik ikusi ahal izateko Otamotz.com-eko lagunek eskegitako bideoan ere ikus daiteke.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)