26 de febrero de 2012

INAUTERITAKO KALEJIRA

Urtero ohi legez aurtengo zaldun-inaute egunean txistulariek mozorroturik egin genuen iganderoko kalejira. Gure artean umore ona nagusitzen bada, zer esanik ez egun horretan. Hasi aurretik, tartean eta amaieran barre-algara handiak egin genituen bata zein besteen mozorroekin. Amaieran, Etxe Azpi elkartean txokolate-jana egin genuen, hori ere aldarte onean.

Kalejira hori apirilak 8ra arteko azkena izan zen, garizuma garaian kalejirarik egoten ez baita.
Beraz, Aberri Egunera arte.

Argazkiak: Urretxuko Txistulari Taldea eta Javier Aguado








Argazkia: Javier Aguado


No hay comentarios:

Publicar un comentario