Irailaren 22an urteroko Santa Anastasia jaietako kontzertua eskainiko dugu Urretxuko txistulariok. Aurten ordea,
kontzertu hori inoiz baino bereziagoa izango da. Orain arte kontzertua antolatu
eta zuzentzen zuen Jose Mari Lasak urtarrilean utzi gintuen, eta bera oroitzeko
ekitaldia izango da.
Urtero izaten dugu beste herrietako
txistularien eta hainbat talderen laguntza kontzertu honetan, baina aurten
inoiz baino jende gehiagok parte hartu nahi izan du. Eta gurekin izango ditugu
Goiargi abesbatza, Lurra eta Irrintzi dantza taldeak, Jose Mari Lasaren
lagunak, Migel Lasa abeslaria, Kantu Afariko taldea, Zintzo Mintzo
euskaltzaleen elkartea, Pello Akizu abeslaria, Azpeitiko metal boskotea, Santos
Ormaetxea abeslaria, Edurne Iturbe trikitilaria eta Iñaki Larrañaga pandero-jolea,
Arrasate eta Tolosako dultzainariak, Xabier Barriola eta Inma Albisua
abeslariak, Gorka Ojanguren eta Gorka Azkarate bertsolariak, Josu Perez eta
Aitor Goia argazkilariak, Lekaio erraldoien konpartsa, Mendiaraz anaiak
txalapartariak eta Iratzarri dultzainari taldea.
Egitaraua, berriz, honako hau izango da:
- Glu, glu, glu
- Intxenea
- Habanera del Guria
- Zumarragako ezpata-dantza
- Urretxuko Gazteak
- Ez bedi galdu euskara
- Fandango
- Arin-arin
- Gernika
- Iratzarri
- Aupa Josemari – Beti zurekin
- Udazken koloretan
- Habanera
- Gernikako Arbola
Irailaren 22an, Santa Anastasia jaietako
larunbatean, izango da zita, 23:00etan, Urretxuko Gernikako Arbola plazan (eguraldi txarra eginez gero, Aldiri kiroldegian).
No hay comentarios:
Publicar un comentario