Musikarien patroiaren biharamunean, azaroaren 23an, herriko musika talde gehienak edo guztiak kalean gora eta behera ibili ginen gure doinuak zabalduz, eta eguraldi txarrari aurre eginez. Zumarragako eta Urretxuko txistulariak Iparragirre Balerdi musika tailerrarekin batera aritu ginen eta duela gutxi hildako Ramon Esnaola oroitu genuen.
Gurruchagaren 'Goizeko Izarra' eta 'Tomas Acebal, El Bala' piezez gainera, Ramon Esnaolaren 'Agerre' biribilketa prestatu genuen bereziki egun honetarako. Jesus Castillejo, musika tailerreko zuzendariak, egin zuen bandarako moldaketa, denok elkarrekin jo genezan.
Iratzarri dultzainariak, berriz, Zumarragako Udal Bandarekin batera aritu ziren.
Gotzon Aranburuk, ohi duen bezala, bideoan jaso zituen talde guztien emanaldien zati bat edo beste. Jarraian ikusi dezakezue egun hartatik egindako bilduma.
9 de diciembre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario