2010eko irailaren 11n 50 urte bete zituen Urretxuko Txistulari Taldeak, gaur egun, Lizarriturri txistulari taldea izena duenak. Urteurren hura ospatu ahal izateko, liburu bat eta bideo bat egin genituen, gure historia gogora ekartzeko eta herritarrei, zein hurrengo belaunaldiei, urte hauetan denetan bizitakoa erakusteko.
Inguruko udalerri gehienek bezala, Urretxuk ere
aspalditik izan du danbolinteroaren figura. Udalak kontratatutako pertsona bat
izan ohi zen eta udalak zehaztutako egunetan eta egoeretan danbolina eta
txistua jotzea izaten zen haren zeregina. Batzuetan, festa edo egun
seinalatuetan herriko kaleak alaitzea zuen helburu. Beste batzuetan, berriz,
herrian gertatutako zerbaiti buruz ohartaraziko zituen herritarrak bere
musikarekin.
Urretxun ere XVI. mendetik, gutxienez izan dira danbolinteroak. Duela 25 urte, taldearen zilarrezko ezteietarako egindako argitalpenaren harira, udaletxeko artxiboko dokumentuak arakatu genituen bertako arduradunaren, Koldo Argandoñaren, laguntzarekin. Orduan konprobatu genuen XVI. mendekoak direla danbolinteroaren figura agertzen diren lehen dokumentuak.
Garai hartan, Domingo el Tamborín esaten zioten herritar bati, seguruenik, danbolina jotzeko ardura berea zelako. Orduko kontu liburuetan pare bat aldiz agertzen da gizon hau. Horietako bat zerga konkretu bat ordaindu behar zuten herritarren zerrenda da. Domingo zerrendako azken postuetan agertzen da, beraz, herriko txiroenetako bat zela adierazten du horrek. Danbolinteroa aipatzen den garai hartako beste pasarte batek honela dio: "vuelven los soldados de una tercera levantada, al son del tamborín, armados con sus espadas, picas, arcabuces y ballestas". Kasu honetan ez dago oso argi danbolinteroa bera soldaduetako bat ote zen ala hauei harrera egitera eta herrian sartu behar zuten une horretan musika jartzera joan ote zen.
Hurrengo mendeetan ere beste hainbat udal-txistulari izan ziren Urretxun. Besteak beste, izen hauek agertzen dira udaletxeko artxiboko dokumentuetan: Felipe Astaburuaga, Antonio de Zabalo, Simon Iriarte, Galo Iriarte, Felipe Arabaolaza, Tomas Ibarzabal, Benito Aranburu, eta abar.
Danbolintero hauek guztiak udaletxeko langileak izan ohi ziren, hau da, soldata kobratzen zuten ematen zuten zerbitzuaren truke eta bete beharreko zereginak garaian garaiko udalbatzak zehazten zituen. Esate baterako, ondorengo hauek dira 1885ean Urretxuko udalak atera zuen danbolintero postua betetzeko eskatzen zituen baldintzak:
1.- Lagun izango zuen danborreroa bere kontura bilatu beharko zuela.
2.- Urteko jai egun guztietan jo beharko zuela, Garizuman izan ezik, arratsaldeko eliz-ospakizunetatik otoitzerako deia jo arte, eta baita herrian ohitura zen egun guztietan ere.
3.- Kalejira jo beharko zuela goizeko bederatzietan aurrez aipatutako jai egun guztietan eta Udalari lagundu beharko ziola hau funtzio erlijiosoetara zihoanean.
4.- Aurrez adierazitako egun horietako batean ezin bazuen txistua jo, alkateari baimena eskatu beharko ziola.
5.- Danbolintero plaza uztekotan, alkateari jakinarazi beharko ziola bi hilabete lehenago.
Bere zeregin guztien truke, urtean 250 pezetako soldata jasoko zuela danbolinteroak agintzen du 1885eko maiatzaren 10ean udaletxean egin zuten bilera jasotzen duen aktak. Handik egun batzuetara Galo Iriarte izendatu zuten herriko danbolintero baldintza horiekin.

No hay comentarios:
Publicar un comentario