|
Jose Mari Lasa plaza. Irudia: Luis Angel Tellez. |
Urtebete pasa da. 2012. urtea egon daitekeen modurik okerrenean hasi genuen, urtarrilaren 2an
ezustean utzi baikintuen Jose Mari Lasak. Duela urtebete, gertatu zena sinistu ezinda genunden. Gaur, berriz, bere izena jarri diogu haren etxea dagoen plazatxoari.
Ekitaldi xumea eta motza izan da. Txistulariak kalejiran iritsi gara plazatxoraino Jose Mariri hainbeste gustatzen zitzaion "Edurne Maitia" biribilketa jotzen. Eta segidan,
Ramon Esnaolak berari eskainita idatzi zuen "Intxenea" zortzikoa jo dugu.
|
Ana eta Ander Oihanerekin. Irudia: Luis Angel Tellez. |
Ondoren, Amaia Iturrioz eta Maialen Akizu txistulari eta bertsolariek lau bertso eskaini dizkiote. Segidan Oihane Zabaletak, herriko alkateak, hartu du hitza Jose Mariren jarduna gogoratzeko eta hark hasitako bidean jarraitzeak duen garrantzia azpimarratzeko. Izan ere, Oihanek esan zuen bezala, kultura modu ezberdinean ulertzen dugu gaur egun Jose Mariri esker; "kultura ez litzateke hain herrikoia izango Jose Maririk gabe".
Jose Mariren izena daukan plakatxoa bistan utzi ondoren, Iratzarri taldeko dultzainariek jotako pieza batekin amaitu da ekitaldia.
|
Jose Mari Lasa plazari izena jartzea. Irudia: Luis Angel Tellez. |
Oihane Zabaletak esan duen bezala, Labeaga kaleko 12 eta 14 ateetako bizilagunek eskatu zuten herrian "Gozo Tokiko plaza" izenez ezagutzen zenari Jose Mariren izena jartzea. Han bizi izan zen, 12. atarian, eta, sarritan bizilagunak ados jartzea zaila izaten bada ere, honetan denak ados izan dira. Izan ere, ezagutzen zuten herritare gehienek zioten errepestu handia eta denek aitortzen diote herriari emandako aberastasuna.
Bailarako hedabide ugarik egin dute ekitaldi honen jarraipena.
Urretxuko Udalaren webguneak ere jaso du berria eta horrelakoetan ohikoa denez,
Gotzon Aranburuk ekitaldiaren bideoa eskegi du Youtuben. Jarraian duzue ikusgai:
No hay comentarios:
Publicar un comentario