Urtero, urtarrilaren 20tik gertuen dagoen igandean, kalejira berezia egiten dugu; danborradako doinuak joaz betetzen baitugu iganderoko zita: San Sebastian Martxa, Tatiago, Idiarena, Diana...
90eko hamarkadako San Sebastian kalejira |
Aurten, kalejira San Sebastian egunean bertan egingo dugunez, indartsu eta gogo biziz irtengo gara. Urrunetik entzungo dira gure nota eta danbor hotsak. Eta herriko kale estuenetan, Iparragirre kalean adibidez, zirrara berezia sortuko dugu, horrelakoetan ohi denez.
Hori dela eta, beste igande askotan bezala, igande honetan ere leihora irteteko gonbidapena egiten dizuegu, kalejira polita izango baita.
90 hamarkadako San Sebastian egun bat |
No hay comentarios:
Publicar un comentario