26 de febrero de 2012

INAUTERITAKO KALEJIRA

Urtero ohi legez aurtengo zaldun-inaute egunean txistulariek mozorroturik egin genuen iganderoko kalejira. Gure artean umore ona nagusitzen bada, zer esanik ez egun horretan. Hasi aurretik, tartean eta amaieran barre-algara handiak egin genituen bata zein besteen mozorroekin. Amaieran, Etxe Azpi elkartean txokolate-jana egin genuen, hori ere aldarte onean.

Kalejira hori apirilak 8ra arteko azkena izan zen, garizuma garaian kalejirarik egoten ez baita.
Beraz, Aberri Egunera arte.

Argazkiak: Urretxuko Txistulari Taldea eta Javier Aguado








Argazkia: Javier Aguado


5 de febrero de 2012

Santa Ageda bezperako koplak

Santa Ageda bezpera dela eta Goiargik 25 urte baina gehiago daramatza Urretxu eta Zumarragako kaleak kantuz goxatzen.
Aurten, hotza bisitari gogorra izan dute, baina leporaino jantzi, eztarriak berotu eta neguko jai honi beste behin ere eutsi diote.
Urretxuko txistulariok Zumarragako Antzinako Amako lagunekin batera, kalejiran lagundu genien.

Eguneko prentsa berriak: Hitza, DV
Eguneko irudiak Gotzon Aranbururenak dira: