Urtero bezela, Santa Anastasia festen baitan, Urretxuko Txistulari Taldeak antolatuta txistu Alardea ospatu zen. Urretxuko txistulariekin batera inguruko herrietako txistulariak ere gerturatu ziren alardera. Baina txistu doinuaz gain, ohitura den bezala, herriko artista ugari bildu zen alardean parte hartzeko:
Inguruko herrietako txistulariak
Sekundino Esnaola Musika Eskola haur kantariak
Goiargi Abesbatza
Juan Luis Aranburu soinujolea
Patxi Urrestarazu gitarrajolea
Amaia Aranaga bibolinjolea
Iratzarri dultzainero taldea
Azpeitiko metal boskotea
Lurra eta Irrintzi dantza taldeak
Xabier Barriola eta Inma Albisua abeslariak
Santos Ormaetxea abeslaria
Gorka Ojanguren abeslaria
- Jesus Mari Garralda eta Amaia Aranburu aurkezleak
Partaide guzti hauetaz gain, ikuskizunean zehar proiektatutako argazkien arduradunak Carlos Mediavilla, Josu Perez eta Aitor Goia izan ziren.
Jarraiean, Otamotz.com atarian Gotzon Aranburuk zintzilikatutako alardearen irudiak dituzue. Beste behin ere, eskertu otamotz-eko lagunei irudiengatik eta gainontzeko partehartzaile guztiei urtero gure deiari erantzuteagatik!!!