Joan den urriaren 18an Goiberri aldizkariak gure laguna den Joxe Mari Telleriari egin zion elkarrizketa.
Dantza doinuei buruz esaten duena oso interesgarria iruditu zaigu.
Maisu handia da Joxemari eta beti dugu zer ikasia berarengandik.
Klikatu hemen elkarrizketa osoa irakurri nahi baduzue.
4 de noviembre de 2013
8 de octubre de 2013
Ramon Esnaola musikari eta konpositore urretxuarra hil da
Ramon Esnaola, konpositore eta musikari urretxuarra, hil da gaur 96 urte zituela. Hileta elizkizuna, bihar, urriak 9, izango da 19:00etan Urretxun.
1917. eko azaroaren 2an jaio zen Ramon Urretxuko Jauregi kalean. Musika ikasketak oso gaztetan hasi zituen Beasainen, bertara joan baitzen umetan familiarekin bizitzera. Ondoren, 1932an, Zumarragan jarri zuen bere bizitokia eta, gaur egun, Jose Mari Lasa izeneko plazan bizi zen Jesusa emaztearekin batera.
Flauta, flautina, klarinetea, saxofoia, txistua, pianoa... Musika tresna pila bat jotzeko gai zen. Zumarragako Musika bandan jotzen aritu izan zen eta Urretxuko Iparragirre-Balerdi musika tailerreko zuzendari ere izan zen urte pila batetan.
Urretxuko txistulari askorentzat, laguna izateaz gainera, maisua ere izan zen: berak erakutsi zigun gutako askori txistua jotzen. Batzuei 1960. urtearen inguruan, Urretxuko Txistu Taldea sortzera zihoanean eta beste batzuei, 20 urte beranduago, Secundino Musika Eskolako irakasle izan zenean.
Horrez gainera, konposizio lanetan ere aritu zen. Biribilketa eta zortziko pila bat sortu zituen eta Urretxuko baserrien izena jarri zien askori. Musika bandarekin jotzek pare bat pieza ere idatzi zituen. Bere lan guztiak grabatu eta diskoa atera genuen Lizarriturri taldeko txistulariok 2010. urtean Ramon Esnaolaren musikak izenpean.
Gure taldearentzat pertsona garrantzitsua zen Ramon eta horregatik atal berezi bat eskaini nahi izan genion Urretxuko Txistulari Taldea 1960-2010 izeneko liburuan. Blog honetan ere irakurri dezakezue Ramon Esnaolaren bizitzari eta ibilbideari buruzko testu hori.
Aspaldiko hilabete hauetan pattal xamar zebilen; urteak ere aurrera zihoazen eta gorputzak ez zion nahi bezala erantzuten. Azkenean, 97 urte betetzeko hilabete eskas falta zitzaionean joan zaigu.
Horrelakoetan esan ohi den bezala, agur eta ohore maisu!
28 de septiembre de 2013
Urretxuko festetako ajea pasatu nahian...
Joan zen astelehenean amaitu ziren Santa Anastasia jaiak eta oraindik baten batzuk ajea pasa nahian gabiltza. Ekintza askotako egunak izaten dira hauek. Ostiralean hasten gara Iparragirre-Balerdi musika tailerrarekin kalejira jotzen, juxtu txupinazoaren aurretik.
Baina egunik "luzeena" larunbata izaten da, txistularien alardea egiten dugulako. Aurten, arratsaldeko 16:30ean entsegua eta soinu-probak hasi genituen Iparragirre plazan, kontzertua izaten den lekuan bertan. Eta 19:00ak aldera amaitu genuen.
Herritar asko gerturatzen dira entsegua ikustera. Batzuk arratsalde pasa eta beste batzuk gauean ezin izango dutelako kontzertua ikusi. Herritar horietako bat Josu Maroto artista izan da aurten. Josuren alabak Secundino Esnaola musika eskolako haurren koruarekin parte hartu zuen kontzertuan, Erromako Zubia eta Behin Betiko abestuz. Eta arratsaldean, alabari laguntzera joandakoan, aurrean ikusten zuena jaso zuen marrazki batean. Mila esker Josu!
Entseguaren, soinu frogen eta afariaren ondoren, iritsi zen unea. Hotz egin arren, jende dexente hurbildu zen Iparragirre plazara. Ordu beteko kontzertua eskaini genuen parte hartzaile pilaren laguntzarekin: Oihane Toledo abeslaria, Lurra eta Irrintziko dantzariak, musika eskolako haurren abesbatza, Goi Argi abesbatza, Juanlu Aranburu, Patxi Urrestarazu, ZSKko txalapartariak, Gorobel metal boskotea eta Iratzarri taldeko dultzaineroak. Eskerrik asko guztioi!!
Hona hemen kontzertuaren ondoren, Urretxuko txistulariok atera genuen argazkia:
Eta igandean, berriz, Euskal Jaia izan zen Urretxun. Goizeko 10etan hasi genuen eguna kalejirarekin. Eta egun osoa kantuan eta txistu jotzen ibili ondoren, arratsaldean karrozen desfilean hartu genuen parte, urtero bezala. 40 lagun inguruko taldea osatu genuen, gazte eta heldu, denok elkarrekin.
Eta ohikoa den legez, astelehenean txistulari zereginak alde batera uzten ditugu gutako batzuk. Baina festak ordu txikiak arte jarraitu ohi du.

![]() |
Josu Marotoren Urretxuko Jaiak argazkia (Flickr) |

Argazkia: Ana Lizarralde |
Eta ohikoa den legez, astelehenean txistulari zereginak alde batera uzten ditugu gutako batzuk. Baina festak ordu txikiak arte jarraitu ohi du.
Etiquetas:
Euskal Jaia,
Santa Anastasia 2013,
Urretxu
Ubicación:
20700 Urretxu, Guipúzcoa, España
16 de septiembre de 2013
3, 2, 1... Badator Santa Anastasia!
Hasi da atzera kontaketa. Bost egun besterik ez dira falta Santa Anastasia 2013 jaiak hasteko eta herri osoa prestaketetan buru-belarri sartuta dago. Baita gu ere. Larunbateko txistu kontzertua prestatu beharra daukagu eta.
Aurreko batean jakinarazi genuen zein izango zen aurtengo egitaraua baina ez genuen partehartzaileei buruzko ezer esan. Sarritan bezala, herritarrengana jo dugu aurten ere kolaborazio eske. Aurtengo nobedadeetako bat Secundino Esnaola musika eskolako haurren abesbatzaren parte hartzea izango da. Goiargi abesbatza ere izango dugu lagun, beste askotan bezala, eta kantari solista gisa Oihane Toledo urretxuarra izango dugu.
Musikariei dagokionez, Gorobel metal boskotea, Zuhaitzaren Soinua Kolektiboa taldeko txalapartariak, Iratzarri dultzainariak, Javier Arratibel pianoan, Juan Luis Aranburu soinujolea eta Patxi Urrestarazu baxuarekin arituko zaizkigu. Eta ohikoa den legez, Irrintzi eta Lurra dantza taldeetako lagunek hartuko dute parte.
Bestalde, Andoni eta Jone Oruesagasti anai-arrebek trikitia eta panderoa joko dituzte. Hain zuzen, Andonik eta Jonek, atabala eta txistua ere jotzen dituztenez, beste momentu batean laukotea osatuko dute Nekane Martinekin eta Maialen Akizurekin batera eta kontzertuko piezetako bat laurek joko dute.
Eta nola ez, txistularion kontzertua denez, hainbat herritatik etorritako txistulariak ere espero ditugu.
Larunbateko kontzertuaz gainera, egunero izango dugu zer egin txistulariok jaietan. Ostiralean Iparragirre-Balerdi musika tailerrarekin kalejira egingo dugu jaiei hasiera emateko. Eta igandean, Euskal Jai egunean, goizean hasiko gara kalejira eginez eta arratsaldean karrozen desfilean parte hartuko dugu.
Ondo pasa Santa Anastasia jaiak!

jaiak,
Santa Anastasia,
Urretxu
Ubicación:
20700 Urretxu, Guipúzcoa, España
19 de agosto de 2013
Irailaren 21eko kontzertuko partiturak
Aurreko batean kontatu genizuenez, irailaren 21ean egingo dugu aurten Urretxun Santa Anastasia jaietako txistularien kontzertua. Gaueko 23:00etan izango da, urtero bezala.
2013 urte honetarako 13 piezaz osatutako alardea prestatu dugu eta, herri ugaritako txistulariekin batera, beste hainbat musikari eta dantzari izango ditugu lagun. Hasteko, Ramon Esnaolaren Urretxu biribilketa joaz sartuko gara plazan. Eta jarraian, honako hau izango da egitaraua:
Urretxuko kontzertuko partiturak prest ditugu dagoeneko eta hasi gara hainbat herritako txistulariei bidaltzen. Hala ere, blog honetatik bertatik ere lortu ditzakezue: egin klik goiko loturan eta PDF formatuan jaitsi ahal izango duzue liburuxka.

- Monjardin _____________________ Alejandro Olazaran
- Kantuz _____________________ Alexander Lesbordes
- Erromako zubia _________________ Herrikoia
- Behin Betiko ___________________ Imanol Urbieta
- Albistur (fandangoa) ______________ Herrikoia
- Beharrezkoa (arin-arin) ___________ Herrikoia
- Shanti ____________________ Lander Zurdo
- Eta gero ____________________ Roberto López
- Haurrak lotaratzeko soinua ________ Herrikoia
- Baratze bat ___________________ Pier Paul Berzaitz
- Guda ____________________ Tomás San Miguel
- Biribilketen popurria _____________ Herrikoia
- Gernikako Arbola ______________ J.M. Iparragirre
Urretxuko kontzertuko partiturak prest ditugu dagoeneko eta hasi gara hainbat herritako txistulariei bidaltzen. Hala ere, blog honetatik bertatik ere lortu ditzakezue: egin klik goiko loturan eta PDF formatuan jaitsi ahal izango duzue liburuxka.
Etiquetas:
kontzertua
Ubicación:
20700 Urretxu, Gipuzkoa, Espainia
29 de julio de 2013
Ari gara Santa Anastasiatako kontzertua prestatzen!
Aste asko ixilik egon ondoren, hemen gatoz berriz ere. Oraingoan, Santa Anastasia jaietako kontzertua prestatzen ari garela kontatu nahi dugu.
Irailaren 21ean izango da aurten, Urretxuko jaietako larunbatean, Iparragirre plazan eta, ohi bezala, gaueko 23:00etan hasiko da.
Aurten, besteak beste, Santi Gutierrez, gure zuzendaria izandakoa, hil zela 10 urte pasa direla gogoratuko dugu. 2003ko San Joan bezperan joan zitzaigun, iluntzeko kalejira hastera gindoazenean.
Irailaren 21eko kontzertu horretarako, 13 piezaz osatutako emankizuna ari gara prestatzen. Gustu guztietarako doinuak aukeratu ditugu: dantzatzeko, abesteko...
Urtero bezala, txistuari lagunduz, beste hainbat musika tresna entzun ahal izango ditugu: dultzaina, akordeoia, trikitixa, pianoa, baxua, metalak, txalaparta, ahotsa...
Kontzertuko programa zehatza eta parte hartzaileen izenak aurreraxeago jakinaraziko ditugu. Kontzertuan jotzera etorri nahi duten txistulari guztiek urretxuko txistularien e-mailera idatziz konfirmatu dezakete parte-hartzea.

kontzertua,
Santa Anastasia
Ubicación:
20700 Urretxu, Guipúzcoa, España
26 de marzo de 2013
Igandean itzuliko dira kalejirak!
Garizuma amaitu da jada eta gure oporrak ere bai. Igandean, berriz ere txistularien kalejirak itzuliko dira Urretxuko kaleetara. Mendeetako ohiturari jarraituz, Urretxuko danbolinteroek ez dugu kalejirarik jotzen Garizuma garaian: urteko lehendabiziko oporrak hartzeko aprobetxatzen dugu garai honetan!
Baina Pazko Igandea iristearekin batera, oporrak amaituko zaizkigu. Eta aurrerantzean, igandero goizeko 9etan hortxe ibiliko gara, fin fin, herritarrak esnatzen, euririk ari ez baldin badu behintzat. Halaxe jarraituko dugu abuztua bitartean, orduan hartuko baititugu urteko bigarren oporrak.

kalejira
Ubicación:
Urretxu, Gipuzkoa, Espainia
Suscribirse a:
Entradas (Atom)