Mostrando entradas con la etiqueta Gabonetako kontzertua. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gabonetako kontzertua. Mostrar todas las entradas

12 de diciembre de 2013

Gabonetako kontzertua, abenduaren 20an

Urtero legez, Eguberriak gainean ditugula eta, Gabonetako kontzertua izango da Urretxuko San Martin de Tours elizan. Abenduaren 20an, arratsaldeko 19:30ean, herriko hainbat musika talde elkartuko gara bertan egun hauetako giro berezi hori sortzeko asmoz.

Lurra dantza taldeak, Sekundiko Esnaola musika eskolako haurren abesbatzak, Iratzarri dultzainari taldeak, Iparragirre-Balerdi musika tailerrak eta Lizarriturri txistulari taldeak hartuko dugu parte kontzertu eta emanaldi berezi honetan.

Abenduko kultur agendan ekitaldi honi eta gainerakoei buruzko informazio gehiago aurkituko duzue.