Azaroan kontatu genizuen Urretxuko txistulariak Zaldibarko trikitixa lehiaketan ere izango zirela. Andoni Oruesagasti txistulari, dantzari eta dultzaineroa izateaz gainera, trikitilaria ere bada; eta Uxue Kerejetarekin batera hartu zuen parte Bizkaiko herrian antolatzen duten lehiaketan.
6. postuan gelditu ziren eta oso gustora zeuden biak; batik bat, ondo pasa zutelako, lasai jo zutelako eta lagun berriak egiteko aukera izan zutelako.
Aste honetan, Andoni eta Uxueren aktuazioko hainbat bideo eskegi dituzte Youtuben Txoko Musikala blogeko arduradunek. Guk Porrusalda aukeratu dugu hemen erakusteko. Letretan familiakoei eta Edurne Iturbe irakasleari eskerrak emateko aprobetxatu zuen bikoteak, eta gurekin eta Irrintzi dantza taldeko lagunekin ere gogoratu ziren! Eskerrik asko bikote!!
21 de enero de 2015
18 de enero de 2015
Danborrada doinuak Urretxun
Ohitura dugun moduan, San Sebastian egunaren aurreko igandean kalejira berezia burutu ohi dugu Urretxuko Txistulariok. Gaurkoan, urretxuarrak danbor hots sakonaz esnatu ditugu. Biltokian gordetzen ditugun danbor zaharrei hautsa kendu eta astindu ederra eman diegu Sarriegiren doinu ezagunak joaz. Tatiago, Idiarena edota Donostiako Martxaren doinuak entzuteko aukera egon da gaur goizean Urretxuko kaleetan.
Haur, gazte eta beteranoak elkarrekin ibili gara goizeko tenperatura hotzei aurre eginez, eta kalejiraren amaieran, urtero bezala gosari ederraz gozatu dugu Etxe Azpi elkartean.
![]() |
Kalejiraren etenaldi bat Ipiñarrieta kalean |
![]() |
Urretxuko Txistulariak Danborradaren amaieran Iparragirre plazan |
Etiquetas:
danborrada,
kalehira,
Sarriegi
27 de noviembre de 2014
Urretxuko txistulariak, Zaldibarko Trikitixa lehiaketan
Igande honetan, azaroaren 30ean, jokatuko da Zaldibarren Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa eta Urretxuko txistulariok izango dugu bertan gure ordezkaritza ere. Bai bai bai! Trikitilarien txapelketa izanagatik, txistulari bat gutxienez ikusiko dugu oholtza gainean: Andoni Oruesagasti. Baina oraingoan trikitixa jotzen, noski!
Erdi egitan, erdi brometan, askotan esan izan dugu Urretxuko txistulariok, festa kontuetan, denetarako balio dugula. Baditugu taldean kantari bikainak, dantzariak, dultzaineroak, gitarristak, txalaparta jotzaileak, bertsolariak... eta noski, baita trikitilari eta panderojoleak ere. Geuk bakarrik disziplina ugaritako erromeria egin dezakegu ti ta batean!! ;-)
Andoni Oruesagasti, gaztetxoa izanagatik, trikitilari bikaina dugu eta, igandean, Uxue Kerejetarekin batera igoko da Zaldibarko oholtza gainera, beste zazpi bikoterekin lehiatzera. Aramaioko kanporaketan lortu zuten Zaldibarrerako txartela, 123,10 puntu eskuratuta.
Azken bi aste hauetan buru-belarri ibili dira Uxue eta biak igandean jo behar dituzten lau piezak prestatzen: 'Bizkaiko Trikitixa', 'Porrusalda', 'Garasolo fandangoa' (Jose Mari Iriondok egina) eta 'Arin Arina'. Eta seguru bikain arituko direla igandean ere! Zita Olazar pilotalekuan izango da 17:30ean.
Animo bikote!! Ue ue ue, Kereje eta Orue!!
Andoni sagardotegi batean trikitia jotzen, arreba Jone panderoan
lagun duela
|
Andoni Oruesagasti, gaztetxoa izanagatik, trikitilari bikaina dugu eta, igandean, Uxue Kerejetarekin batera igoko da Zaldibarko oholtza gainera, beste zazpi bikoterekin lehiatzera. Aramaioko kanporaketan lortu zuten Zaldibarrerako txartela, 123,10 puntu eskuratuta.
Azken bi aste hauetan buru-belarri ibili dira Uxue eta biak igandean jo behar dituzten lau piezak prestatzen: 'Bizkaiko Trikitixa', 'Porrusalda', 'Garasolo fandangoa' (Jose Mari Iriondok egina) eta 'Arin Arina'. Eta seguru bikain arituko direla igandean ere! Zita Olazar pilotalekuan izango da 17:30ean.
Animo bikote!! Ue ue ue, Kereje eta Orue!!
Etiquetas:
Andoni Oruesagasti,
trikitixa txapelketa,
Urretxu,
Uxue Kerejeta,
Zaldibar
Ubicación:
20700 Urretxu, Gipuzkoa, España
25 de noviembre de 2014
Santa Zezilia eguneko argazkiak
Zumarragako eta Urretxuko txistulari taldeek elkarrekin egin genuen kalejira joan zen larunbatean, Santa Zezilia egunean. Bi herriotako kaleetan gora eta behera ibili ginen eta gure ondoan izan genituen une oro Goiargi abesbatzako kideak ere. Elkarri txanda pasatzen ibili ginen; guk amaitutakoan haiek hasten ziren katuan eta, horrela, musikaz bete genituen bi herriak larunbat iluntzean.
Segidan dituzue kalejiran ateratako argazki batzuk:
Etiquetas:
Antxinako Ama Txistulari Taldea,
Goiargi,
santa zezilia,
Urretxu,
zumarraga
Ubicación:
20700 Urretxu, Gipuzkoa, España
11 de noviembre de 2014
San Martin eguna ospatu dugu
Azaroak 11, San Martin eguna.
Urretxuko zaindarietako bat da San Martin. Urtero bezala, Gernikako Arbola plazan txozna montatu eta txerri bat zozketatu dute. Eta urtero bezala, Urretxuko txistulari taldekook Iparragirre Balerdi musika tailerrarekin batera kalejira egin dugu herritarrei egun berezia izan dela gogorarazteko.
Ordu eta laurdeneko kalejira egin dugu eta ohiko ibilbidea zertxobait aldatu dugu. Izan ere, San Martin egunean, izen bereko auzora bisita egin dugu. Urretxuko erdigunetik gertu dago San Martin auzoa, baina gaurko egunez bakarrik ibiltzen gara kalejiran bertako kaleetatik. Kalejira nola ez, txoznan bukatu dugu eta ohiturak jarraituz odolki pintxoa dastatzeko aukera ez dugu pasatzen utzi!
1 de noviembre de 2014
Beasaingo XXXII Txistu Kontzertua
Pasa den asteburuan, Beasainera hurbildu ginen beste urte batez, bertako txistulari taldeak prestatutako txistularien alardean parte hartzera. Ordubete pasako ikuskizun ederra osatu genuen eta bertan, Goierriko txistulari desberdinekin batera dantzariak, abeslari bakarlariak, kantu-jira taldeko abeslariak, metal boskotea, Bitartean taldea eta herriko erraldoien konpartsak parte hartu zuten. Azken hauek izan ziren aurtengo kontzertuko berritasuna, izan ere Beasaingo erraldoien konpartsak bi partaide berri ditu eta alardean ederki dantzatu zuten beraiei eskainitako baltsa eta Kote Polka izeneko pieza.
Aipamen berezia merezi dute Hernaniko Bitartean taldeak eskainitako La Corralera pieza eta hauekin batera Jon Ansorenak eskainitako Tico-tico pieza. Ahozabalik utzi gintuen bertaratutako guztiok, txistuarekin duen trebetasuna erakutsi baitzuen pieza ezagun horrekin.
Hona hemen kontzertuko programa:
- Beasaingo Martxa (Ramon Aranburu Irizar)
- Segurako alborada (Herrikoia)
- Behin batean Loioaln (Herrikoia)
- Iturengo Arotza (Herrikoia)
- Atiarno Kalejira (Herrikoia)
- Atiarno Fandangoa (Herrikoia)
- Atiarno Arin-arina (Herrikoia)
- Guda (Tomás San Miguel)
- La Correlera (Mold: Bitartean taldea)
- Tico-tico (Zequinha d'Abreu)
- Beasaingo Erraldoien Konpartsa (Pello Irizar Aranburu)
- Kote Polka (Pello Irizar Aranburu)
- Sarri Sarri (Kortatu)
- Kolorez kolore (Mixel Ducau)
- Txoriak txori (Mikel Laboa)
Kontzertuari amaiera eman ondoren, partehartzaile guztiok elkarrekin ederki afaldu genuen Beasaingo jatetxe ezagun batean
15 de octubre de 2014
"Baina bihotzak dio..." eta Herri Opera, 2014ko kontzertuan
Gaur, joan zen irailaren 20an, Urretxuko Santa Anastasietan, egin genuen kontzertuaren beste zatitxo bat erakustera gatoz.
Aurreko batean, "Gure esku dago" abestia kontzertuan nola interpretatu genuen erakutsi genizuen. Izatez, Kepa Junkerak eta Eñaut Elorrietak Kirmen Uriberen hitzekin egindako abestia da. Gure moldaketa honetan Goiargi Abesbatzak, Sekundino Esnaola Musika Eskolako haur abesbatzak, Zuhaitzaren Soinua Kolektiboko txalapartariak, Gorobel Metal Boskoteak, eta txistulariok hartu genuen parte.
Oraingoan, "Baina bihotzak dio" abestia nola gelditu zitzaigun ikusiko duzue. 2014ko ekainean taularatu zen GI-631 Zumarraga-Urretxuko Herri Operaren aitzakian Edurne Iturbek eta Jon Maiak egindako abestia da.
Kasu honetan trikitixa Edurne Iturbek berak jo zuen; panderoa Andoni Elorzak, eta abeslari bakarlariak Lurdes Martinez eta Enrike Agirre izan ziren. Horrez gainera, Javi eta Buli (Zuhaitzaren Soinua Kolektibokoak) aritu ziren txalapartan, Goiargi Abesbatzak eta Sekundino Esnaola Musika Eskolako haur abesbatzak ere abestu zuten eta Gorobel metal boskoteak ere jo zuen txistulariokin batera. Azkenik, irrintzia Amaia Aranaga txistulariak bota zuen.
Hona hemen denon artean lortu genuen emaitza:

Suscribirse a:
Entradas (Atom)