3 de enero de 2012

Jose Mari Lasaren txistulari ibilbidea, argazkitan

Jose Mari joan zaigun honetan, txistua edo dultzaina joz ageri den bideoak eta argazkiak ari dira publikatzen han eta hemen. Gure blogean bere txistulari ibilbidea argazkitan laburbildu nahi izan dugu:









Juan Manuel Kerejeta eta Miguel Lasarekin batera, dantza sueltoko saio batean.
















Iñaki Kerejeta eta biak, festetan giroa jarriaz.















Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan.
















Irrintzi dantza taldearekin 1976 inguruan. Kaixarranka egin zuten Euskal Jaietako karrozen desfilean.















90eko hamarkadaren hasieratik Santa Anastasiatako kontzertuko zuzendaria eta antolatzaile nagusia izan ohi zen.
















Euskaltzale amorratua zen. Beti izan zuen argi umeek ez dutela euskara eskolan soilik ikasi behar. Beraz, ibili zen talde guztietan euskararen erabilera bultzatu zuen, ohiko hizkuntza bilakatuz.
















Inauterietako kalejirara urtero mozorro ezberdin batekin azaltzen zen.
















1997an, Oskorrirekin batera, Iparragirre etxera bueltan diskoa grabatu genuenean.

















2011ko azaroaren 26an Urduñako kaleetan kalejira egiten. Jose Marirekin txistulariok egin genuen azken eskursioa izan zen hau. Amurrion eta Urduñan ibili ginen Santa Zezilia ospatzen. Eta ondoren, herrian bertan jarraitu genuen, afaria eta parranda eginez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario